Harrotu ileak programaren baitan BIZIDIDA, bizikletak berreskuratzeko lantegia egingo da lau ostiraletan zehar.
Programa 0-99
Kameleoiak Gara! Arte lantegia
Erakusketek helduak eta txikiak arte praktiketara hurbil du eta elkarrekin gozatzeko aukera eskaintzen dute. 5 eta 99 urte arteko pertsonei zuzendutako lantegi hauen bidez Tabakalerako hezitzaileekin batera, jolastea, ibiltzea, parte hartzea, eta era dinamikoan erakusketa aretoetan dauden arte piezak, objektuak eta diskurtsoak aktibatzea proposatzen dugu.
Kamaleoiak Gara! Zineman
Hilean behin, publiko guztientzako ikus-entzunezko programazioa (animazioa, zine esperimentala, laburmetraiak…) aurkeztuko da, eta proiekzioaren ostean, lantegi eta dinamika ezberdinak planteatuko dira zinemarekin lotutako gaiak eta teknikak elkarrekin lantzeko.
Kamaleoiak Gara! Programa
Txikiek eta helduek elkarrekin goza dezaten artista, performer, musikari, dantzari, zinemagile edo narratzaileen proposamenak eskainzen ditugu hilabetean behin.
Ikastetxeak eta elkarteak
Elkar-Ekin
'Elkar-Ekin' epe ertaineko programa da, Donostialdeko eskola eta elkarteak Tabakalerako hezkuntza taldearekin batera kodiseinatu eta garatzen dena.
Talde-lantegiak
Saio hauen bidez Tabakalerara hurbiltzeko aukera eskaintzen da gai ezberdinen artean bat aukeratuz: erakusketak, zinema eta ikusentzunezkoak, espazio arkitektonikoa, laborategiak eta abar.
Proiektuak
- 1 / 2
- hurrengoa ›