| Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Zerbitzuak

zerbitzuak800.jpg

 

Medialaben ezaugarri bereizgarrienetako bat herritarren eskura jartzen dituen zerbitzuak dira, ikasketa, sormena eta gozamena sustatzeko.

Medialab edukiak sortzeko espazio bat da eta horretara daude bideratuta edukiak zein baliabide materialak, baita, bereziki, langileen profila ere.

Medialaben, liburuak, bideoak edo bideo-jokoak ez ezik, bideo eta audio tresnak (kamerak, grabatzaileak…) ere har daitezke maileguan eta Platoa, musika-tresna batzuk, estudioa, hezitzaileen laguntza espezializatua eta beste gauza asko ere erreserbatu daitezke, nahi duzun guztia egin dezazun Medialaben zein Tabakaleratik kanpo.

Zerbitzu batzuk apaletan, zerbitzarietan edo sarean dauden edukiak bilatu eta hedatzera bideratuta daude. Beste batzuk, ordea, ikasketa eta hausnarketa sustatzera daude zuzenduta.

Medialab espazioa bera ere zerbitzu bat da eta horra doan pertsona bakoitzak lan egin, gauzak partekatu, ongi pasa, ikasi, jolastu edo besterik gabe egoteko pentsatuta dago

 

Zerbitzu horietako batzuk erabiltzeko, beharrezkoa da Tabakalera Txartela izatea, eta, batzuetan, erabili nahi dena erreserbatzea. Informazio gehiagorako, galdetu Medialab aretoko langileei.

 

 

Informazio praktikoa

Información práctica Medialab

Ordutegia:

Asteartetik larunbatera: 10:00 - 20:00
Igandeak eta jaiegunak (astelehenak salbu): 10:00 - 14:00
Astelehenetan itxita (jaiegunak barne)
Tabakalerako 2. solairua

Harremanetarako:

medialab@tabakalera.eus
+34 943 475 050
 

info +

Planoa

plano-irudia-medialab.png

Oharra: Covid-19ak eragindako osasun-krisialdia kudeatzeko deklaratutako alarma-egoera dela eta, Medialabek eskaintzen dituen zerbitzuei aldi baterako eragingo die.