- 2020-2021 Hezkuntza-programaren aurkezpena - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

2020-2021 Hezkuntza-programaren aurkezpena

2019-2020 ikasturterako proposatzen dugun hezkuntza-programa sakonean ezagutzeko elkargunea izango da hau.

Irakasle, hezitzaile, elkarte, unibertsitate, eskola zein hezkuntzarekin lotura duenari zuzentzen zaio proposamena. Elkar ezagutzeko aukera sortu nahi da, izan ere, aurten inoiz baino garrantzitsuagoa da elkarrekin lan egitea, elkarren behar eta urgentziei erantzutea, bizi dugun egoerari erantzun kolektiboak ematea eta hezkuntza eta kulturaren funtzio sozial eta politikoa aldarrikatzea.

Programa hau elkarrekin osatu behar dugun abiapuntu bat besterik ez da. Zentzu horretan, Tabakalerak sortzen diren beharretara egokitzen den baliabide bat izan behar du, aurten inoiz baino gehiago. Horregatik bilera bat antolatu dugu. Bertan hezkuntza-programa oinarri hartuko dugu eta hortik abiatuta ekintza batzuk birpentsatu, adaptatu edo berregingo ditugu.

 

Saioak:

11:00 - EU 

17:00 - ES

 

Bertaratu nahi izanez gero, mesedez bidali email bat hezkuntza@tabakalera.eu helbidera, zuen izen-abizenak, telefono-zenbakia, emaila eta eskolaren izena adieraziz.

Osasun neurriak beteko dira.

 

2020/2021 HEZKUNTZA-PROGRAMA DESKARGATU