2020ko egonaldi artistikoen nazioarteko deialdiaren ebazpena | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Zine sarrerak eta bonua
2020-03-23 10:00

2020ko egonaldi artistikoen nazioarteko deialdiaren ebazpena

Tabakalerak 2020an gauzatuko diren egonaldien deialdiaren ebazpenaren berri eman du. Lisa Tan, Estanis Comella, Mikel Escobales Castro, Milena Rossignoli, Manu Muniategiandikoetxea eta Laura Maioz izan dira hautatuak 2020ko iraila eta abendua bitartean egingo diren Tabakalerako egonaldietan parte hartzeko. 

Tabakalerak 2020an gauzatuko diren egonaldien deialdiaren ebazpenaren berri eman du. Hiru deialdietarako epaimahaia honako hauek osatu dute: June Crespok (artista), Itziar Okarizek (artista) eta Ángel Calvo-Ulloak (comisario y escritor), Tabakalerako Arte Garaikideko arloaren ordezkariekin batera.

 

Proiektu artistikoak garatzeko egonaldia

Deialdi honen xedea, arte-proiektuen ekoizpenerako egonaldi bat eskaintzea da Deialdiak izaera desberdinetako proiektuak ditu helburu, honen arte diziplina edo formatua kontutan hartu gabe.

Proiektu artistikoak garatzeko egonaldia egiteko aukeratutakoak honako hauek dira: Lisa Tan (New York, AEB) eta Estanis Comella-ren (Lleida) Open Source X Data proiektua. Egonaldiek lau eta zortzi aste bitartean iraungo dute eta 2020ko iraila eta abendua bitartean gauzatuko dira.

 

Proiektu artistiko bat elkarlanean garatzeko egonaldia

Deialdi honen xedea, arte-proiektuen ekoizpenerako egonaldi bat eskaintzea da Deialdiak izaera desberdinetako proiektuak ditu helburu, honen arte diziplina edo formatua kontutan hartu gabe.

Honako hauek izan dira hautatuak: Mikel Escobales Castro (Aretxabaleta, Gipuzkoa) eta Milena Rossignoli (Quito, Ecuador) Miracle proiektuarekin.

Egonaldiak lau eta zortzi aste bitartean iraungo du eta 2020ko iraila eta abendua bitartean gauzatuko da.

 

Belaunaldiarteko lankidetzako proiektu artistikoen garapena

Deialdi honen xedea Euskal Autonomi Erkidegoan, hemendik aurrera EAE, bizi den artista edo kultur eragile bati, EAE-tik kanpo bizi den artista edo kultur eragile bati gonbidatzeko aukera eskaintzea da, elkarlanean proiektu artistiko bat garatzeko.

Hautatutako proposamena Manu Muniategiandikoetxeak (Bergara, Gipuzkoa) eta Laura Maiozek (Hondarribia, Gipuzkoa) aurkeztutako izan da. 

Kasu honetan ere, egonaldiak lau eta zortzi aste bitartean iraungo du eta 2020ko iraila eta abendua bitartean egingo da.

Egonaldi guztiak Donostian Tabakalerak dituen instalazioetan egingo dira.

 

Sorkuntzarako baliabideak

Programa honen bidez, Tabakalerak proiektu artistikoen garapena babestea du xede. Gainera, tokiko sare artistikoa indartzea eta komunitate artistikoen arteko trukea sustatzea bilatzen du.

Tabakaleraren Sortzaileen Gunetik sustatzen dira, artista edota eragile kulturalen profesionalizazioa helburu. Horretarako, gune honek sorkuntzarako baliabideak eskaintzen ditu (lanerako estudioak, baliabide teknikoak, egonaldi programa), eta praktika garaikideen ikusgarritasuna sustatzeko programa ere garatzen du, bai eta gai administratiboen, beken eta deialdien inguruan informazioa eta aholkularitza.

 

*Argazkia: Susana Cámara, 2019ko deialdian egoiliar izandakoa.