SCALA - 2021: entzuketa berri baterantz - Jane Alden | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Zine sarrerak eta bonua

2021: entzuketa berri baterantz

Jane Alden eta Oier Etxeberriak Pauline Oliveros musikariaren ondareari buruz hitz egingo dute

SCALA proiektuaren parte den Sound Patterns instalazioaz gain, Vocal Constructivists taldeko zuzendari Jane Alden eta Oier Etxeberriaren arteko elkarrizketa bat izango dugu Tabakaleran. Elkarrizketa horretan, Pauline Oliverosen lana eta entzutearen arloan egin zituen berrikuntzak izango dituzte aztergai.

Oliverosek “entzute sakona” terminoa erabili zuen adierazteko gure inguruko soinuak arreta handiz entzuteak eragina izan dezakeela giza kontzientzian. Une honetan, bere lanak eztabaidagai izaten jarraitzen du hainbat forotan; izan ere, gero eta gehiagotan hartzen da kontuan eta jartzen da
praktikan entzutearekin zerikusia duen oro, batez ere musikariek, artistek, ikasleek, irakasleek eta meditazioa egiten duten pertsonek.

Elkarrizketa honen xedea da Oliverosen lanaren testuinguru historikoa zabaltzea, eta gaur egungo munduan entzute sakona egiteko eskaintzen dituen aukerak aztertzea.

Gonbidatuak

Jane Alden

Zuzendaria, interpretatzailea eta musikologoa

Interesa dakizuke

2020-12-11 > 2021-05-09 - 10:00-21:00 Ordu erdiro

Scala eraikineko eskailera nagusian kokatzen...

Lekua:

+ Info