Astronomia hiritarra - 2021eko ekainaren 10eko eguzki-eklipse partzialaren behaketa - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

2021eko ekainaren 10eko eguzki-eklipse partzialaren behaketa

 

Ekainaren 10ean Kanadatik Siberiara doan tarte batean ikusgarria izango den eraztun-itxurako eklipse bat gertatuko da. Europan modu partzialean gozatu ahal izango da, eta Donostian 11:55ean ikusiko dugu, Ilargiak eguzki-diskoaren goiko aldea estaltzen duenean.

Medialabeko astronomia talde irekiak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak topaketa bat antolatu dugu eklipsea segurtasun osoz ikusteko (gogoratu Eguzkiari ez zaiola zuzenean begiratu behar!). Zatoz gozatzera.