- 2deo prototipoak 2021 - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

2deo prototipoak 2021

 

2deo Prototipoak 2021ko deialdia huts deklaratu da. 

 

2deo Prototipoak Tabakalerako 2deo ikus-entzunezko laborategiak sustatutako programa bat da, gazteei zuzendutako eduki berritzaileen sortzaileen proiektuak tutoretzan hartzeko eta babesteko. Mentoretzak,  aholkularitza indibiduala eta 2deo laborategiaren tresnak eta instalazioak eskaintzen ditu, eta EiTBrekin lankidetzan garatzen da.

Prozesu osoan zehar HIRU mentore egongo dira, eta programan aukeratutako BOST proiektuen jarraipena egiteaz arduratuko dira.

Helburua da euskaraz, gazteek sortutako eta gazteei zuzendutako formatu eta produktu berritzaileak sustatzea eta eremu honetan bai talentua bai kontsumoa garatzea.

2deo Prototipoak mentoretza-programak talentu gazteak inplikatu nahi ditu, ekoizpen eta zabalkunde tresna berriek eskaintzen dituzten aukerez baliatuz eduki proposamen berritzaile baten aldeko apostua egin dezaten.

Aukeratutako bost proiektu horiek izango dira mentoretzaren xedea. Irailetik azarora, aukeratutako pertsonek dossier bat prestatuko dute mentoreen laguntzarekin, eta abenduan aurkeztuko diete pitching saioetan EiTBri, ekoizleei, eta ikus-entzunezkoen sektorearekin lotutako beste eragile batzuei, hala nola publizitate- edo komunikazio-agentziei

Publiko gazteentzako euskarazko ikusentzunezko edo audio ekoizpen baten sortzaileei dago zuzenduta. Talentu berrien garapena helburu nagusi bat denez, parte-hartzaile gazteei zuzenduta dago programa, 18 eta 35 urtetako adin tartean eta ikus-entzunezko sektorean aldez aurretik izandako esperientzia baloratuko da.

 

DEIALDIAREN OINARRIAK