2deo talde esperimentala - Lantaldea - 2deo talde esperimentala: Lan-saioak - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

2deo talde esperimentala: Lan-saioak

2deo talde esperimentala

 

Euskarazko ikus-entzunezko proiektu bat martxan jarri nahiko zenuke? Interesa duzu komunikazioa eta dibulgazioaren eremuan? Zure intereseko gaiak lantzeko formato berriekin frogatu nahi duzu?

Ikus-entzunezko proiektu digitalak sortzeko helburuarekin elkartuko den talde bat sortu dugu 2deo laborategian eta honi laguntzeko programa espezifiko bat eskainiko zaio, hilabete batzuen buruan ikus-entzunezko pieza eta proiektu propioak asmatu, produzitu eta zabaldu ahal izateko asmoz. 

Ikus-entzunezkoaren bitartez edukiak lantzeko eta honen inguruan esperimentatzeko interesa duen edozein gazteri zuzendutako talde da. Baldintza bakarrak euskaraz jakitea eta beste pertsona batzuekin elkarlanean aritzeko gogoa izatea dira. Ez dago zertan aldez aurretik ikus-entzunezko produkzioan esperientzia edo jakintzarik izan behar, bai ordea elkar sorkuntzan aritzeko gogoa eta edukiak modu berritzailean plazaratu eta komunikatzeko motibazioa. 

Talde honen izaera malgua izango da, hau da, bertan parte-hartzeko konpromiso maila ezberdinak ahalbidetuko dira: programa guztian zehar parte-hartu ahal izango da baina baita modu puntualean, saio konkretuetan.

 

SAIOAK

1. SAIOA | AZAROAK 29 | 17.00- 19.00

2. SAIOA | ABENDUAK 13 | 17.00 - 20.00

3. SAIOA | URTARRILAK 17 | 17.00 - 20.00

4. SAIOA | URTARRILAK 31 | 17.00 - 20.00

5. SAIOA | OTSAILAK 7  | 17.00 - 20.00

 

Interesa izanez gero izena emateko galdetegia bete. Zalantzak argitzeko idatzi ondoko helbideetara:
2deo@tabakalera.eus
kaixo@tipigara.co