- 2deo, Zinemaldia & Technology 2021 - Maria Penilla Azcuenaga, Iñaki Regidor Mendiolea, Sami Arpa, Irina Albita, Oscar Lage, Antton Peña, Brian McLean, Benoit Dubuc, Martin Allais, Mikel Zorrilla, Pedro Escalona, Pepe Abellán, Jordi Bares, Sérgio Santos, Tom Wadsworth | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

2deo, Zinemaldia & Technology 2021

 

Gaur egun, teknologia berriek presentzia handia dute hainbat esparrutan, hala nola osasun-alorrean, industrian, energia-arloan, komunikazioan eta ekonomian, eta ikus-entzunezkoen ekoizpen-katearen maila guztietan ere aldaketa sakona ekarri du horrek berekin. Bloke-katea, adimen artifiziala, gauzen Internet, errealitate birtuala eta beste hainbat kontzeptu erabat arrotzak egiten zitzaizkigun duela gutxi arte, baina gaur egunean eragin nabarmena dute kontakizunean, datuen erabileran, negozio-eredu berrien agerpenean eta zinema sustatu eta zabaltzeko baliabideetan.

Eraldaketa digitala gure sektorean hartzen ari den garrantzia izugarria da; izan ere, gero eta aliantza gehiago ezartzen dira konpainia teknologikoen eta zinematografia alorreko enpresen artean. Ikus-entzuleen premiak betetzeko, kontuan izanik gero eta gehiago eskatzen dutela egungo ikus-entzuleek, gure esparru aldakorrak erronka eta aukera ugari ditu.

Horregatik, 2deo-k –Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren ikus-entzunezko laborategiak–, Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan, gogoeta egiteko topaketa eta mintzaldi batzuk proposatzen ditu. Hausnartze aldera teknologia berriek zer-nolako eragina duten zineman eta nola atera dien onura zinemak teknologia berriei ikus-entzunezkoak sortzeko, ekoizteko eta  prozesuak etengabe eraberrituta erakusteko.

 

PROGRAMA

 Ekainak 16

16:00 Ongietorria

16:15 Zibersegurtasuna ikus-entzunezkoen arloan - Nola lagun diezaguke Teknologiak edukiak modu seguruan landu eta kontsumitzeko. María Penilla (Ziur) eta Iñaki Regidor (EITB).

17:00 Adimen artifiziala: osagai sekretua. Sami Arpa (Largo AI)
17:45 Atsedenaldia

18:00 Artea eta zientzia 3D inprimaketa eta aurpegi-animazio prozesuaren atzean, Oscar LAIKA irabazi duen estudioan. Brian McLean (LAIKA) eta Benoit Dubuc (LAIKA).

 

Ekainak 17

16:00 Blockchain-a: gardentasuna lortzeko aliatua. Irina Albita (Filmchain) eta Oscar Lage(Tecnalia).

16:45 Dronak: nola eramaten duen teknologia berritzaileak narrazioa altuera berrietara. Antton Peña(Flock) eta Tom Wandsworth(Bad Wolf Horizon).

17:30 Atsedenaldia

17:45 VR zineman: ikus-entzunezko formatu berriak aztertzen. Martin Allais(Battlescar film) eta Mikel Zorrilla(Vicomtech).

18:30 Zinemaren etorkizuna. Pedro Escalona(DØ Postproduction), Pepe Abellán(Picnic), Jordi Bares(Rohtau), Sérgio Santos(DØ Postproduction).

 

Gonbidatuak

Maria Penilla Azcuenaga

ZIUR Fundazioko zuzendari teknikoa

Iñaki Regidor Mendiolea

Zibersegurtasunean aditua

Sami Arpa

Largo AI konpainiaren sortzailea eta zuzendari exekutibo nagusia

Irina Albita

FilmChainen sortzaileetako bat eta zuzendari exekutibo nagusia da

Oscar Lage

Tecnaliako Zibersegurtasun eta Blockchain ataleko burua

Antton Peña

 Flock empresaren sortzailea

 

Brian McLean

Laikako Rapid Prototype enpresako arduraduna

Benoit Dubuc

Aurpegi animazioaren arduradun Laika-n

Martin Allais

Ikus-entzunezko errealizadore, animatzaile eta ilustratzailea

Pedro Escalona

Trigital-en jabekidea

Pepe Abellán

Picnic-eko produkzio ondoko sortzailea eta gainbegiralea

Jordi Bares

VFX creative director

Sérgio Santos

Supervisor de Composición de Vfx

Tom Wadsworth

Bad Wolf Horizon drone enpresako zuzendaria