- 3D Apaingarriak - Posidonia Estudioa | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

3D Apaingarriak

Zure jantzietarako 3D elementuak diseinatu

 

3D inprimaketaren munduan murgilduko gara eta ehungintzari eta modari aplikatutako fabrikazio digitaleko sistema berriztagarrien errepasoa egingo dugu.

Lantegian, moda-diseinuaren mundura aplikatutako ekoizpen-sistemak ikusiko ditugu, teknologia berrien, proiektu aipagarrien eta erabiltzen diren materialen bidez. Gure jantziak osatzeko edo apaintzeko lehen proposamena diseinatuko dugu: botoi bat, kremailera-tiratzailea, pasadoreak... Horretarako, prozesu horrek eskatzen dituen oinarriak jarraituko ditugu: ideiak eta zirriborroak bilatzea, diseinua egitea, 3D modelatzea, inprimatzea eta fabrikazioa.

Helburua oinarri sendo bat lortzea da, ikertzen jarraitzeko eta teknika honekin proiektu berriak sortzeko.

 

Lantegiak egitura hau izango du:

-3D inprimaketaren mundura sarrera eta ehungintzari eta modari aplikatutako fabrikazio digitaleko hainbat metodo. Erabilera eta proiektu aipagarri posibleak, baita erabiltzen diren materialak ere.

-Erabiltzen diren programak ikusiko ditugu eta materialak eta testurak aztertuko ditugu.

-Jantzi bat osatzeko edo apaintzeko apaingarri txiki bat diseinatu eta modelatuko dugu, eta 3Dn inprimatuko dugu.

 

*Ordenagailu eramangarria ekartzea komeni da. Ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan medialab@tabakalera.eus posta elektronikoan edo 943474750 telefonoan, utziko dizugu bat.

Gonbidatuak

Posidonia Estudioa

3D bitxigintza