3D Ikasi - 3D Ikasi - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

3D Ikasi

Proyecto educativo basado en impresión 3D

Partekatu!

 

Carmen, Eugenio eta Eduk sortutako 3D Ikasi talde irekia asteazkenero biltzen da Medialaben. Etxean egindako 3D inprimaketan ikertu, software libreko programak erabiltzen ikasi eta finean, 3Dn diseinatu eta fabrikatzerako orduan erabat autonomo izatea dute helburu.

Gaur egun, koloreen bidez bere osaera eta funtzioak azaltzen dituen garun argiztatu baten eraikuntzaren garatzen dihardute. Proiektu honek 3D inprimaketa, elektronika eta programazioa uztartzen ditu.

Gai hauen inguruan ikertzeko asmoa dute:

  • 3D diseinu-softwarea

  • 3D inprimatzeko softwarea

  • 3D eskaneatzeko softwarea

  • 3D objektuen biltegiak

  • 3D inprimatzeko teknikak

  • Postprozesaketa teknikak

  • Arduinorekin programatzeko oinarriak

  • Oinarrizko elektronika.

Nork parte har dezake talde irekian?

Garunaren proiektuan interesa duen edonork edo 3D inpresioaren aukerak ikertuz asteazken arratsaldeak eman nahi dituen pertsona oro.