
Azaroan izango dugun saio honetan soinua eta ahotsarekin solasean ibiltzeko instalazio sentsorial bat sortuko dugu denen artean. Horretarako tubo luze eta motzak, kolorezko inbutuak eta beste elementu batzuk erabiliko ditugu espazioan guk geuk aktibatuko dugun soinu instalazioa sortzeko.
*Jarduera hau guraso talde batekin elkarlanean diseinatzen da hilabetean zehar. Saio bakoitzak 45 minutuko iraupena izango du eta parte hartu behar duen pertsona guztiek eman behar dute izena, heldu zein haur. Zikindu daitezkeen jantziekin etortzea gomendatzen dugu.