- Aditu -BERTAN BEHERA- - Jone San Martin, Mikel R. Nieto, Jone Amezaga, Iñaki Montero, Amancio González, Jonathan García Lana - Tunipanea, Oihana Munduate, Kate Strong | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Aditu -BERTAN BEHERA-

Dantza garaikideko eta soinu-arteko ikuskizuna

OHAR GARRANTZITSUA: Azaroaren 12 eta 13rako antolatuta zegoen #ADITU ikuskizuna bertan behera gelditu da osasun arazoengatik. Sarreren zenbatekoa automatikoki itzuliko da erositako bide beretik. Barkatu eragozpenak.

 

ADITU dantza eta soinu-artea uztartzen dituen ikerketa bat da, gortasunari eta zeinu-hizkuntzaren erabilerari lotuta dagoena, koreografiarako mugimendu-iturri amaiezin gisa, baita teknologia eta zeinu ezberdinen bidezko soinu-iturri gisa ere. ADITU  pertsona gorren kolektiboarengana hurbildu da, eta ahotsa eman die ia entzun ezin dutenei,  baina inork baino hobeto gorputza eta haren mugimenduak aditzen dituztenei. ADITUk gure entzumenaren mugak auskultatuko ditu, gorputzaren bidez soinuaz eta isiltasunaz gozatzeko aukera emateko.

---------------------------------

Zuzendaritza artistikoa: Jone San Martin & Mikel R. Nieto
Koreografia eta argiak: Jone San Martin
Soinu-artista: Mikel R. Nieto
Lutheria esperimentala: Jonathan García Lana/Tunipanea
Antzezleak: Jone Amezaga, Amancio Gonzalez, Iñaki Montero, Oihana Munduate, Jone San Martín, Kate Strong.
Jantziak: Mihise

Eusko Jaurlaritzak ekoitzia
Tabakalera, Goethe Institut & Dance On/DIEHL+RITTER-en laguntzarekin
Gipuzkoako Dantzagunearekin lankidetzan
Audika-ren babesarekin

 

 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

Jone San Martin

Dantzaria eta koreografoa

Mikel R. Nieto

Komisarioa, artista eta ikertzailea

Jone Amezaga

Dantzari

Iñaki Montero

Espainiako zeinu-hizkuntzan espezialista 

Oihana Munduate

Zeinu Hizkuntza Interprete

Kate Strong

Dantzari