Ainhize Perez | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Ainhize Perez

Nire izena Ainhize Perez da, 22 urte ditut eta 2018an Ikus-entzunezko komunikazioko gradua amaitu nuen. Betidanik marraztea gustatu zait, baina graduan nengoela konturatu nintzen marrazketa nire lanbidearen parte izan zitekeela, nire koadernoetan dauden zirriborroek ikusentzunezkoen bidez bizitza propioa izan zezaketela, animazioko zinemaren bidez hezurharagituz.

Gradua hasi nintzenetik zenbait ikus-entzunezko proiektuetan hartu dut parte, laburmetraietan, bideoklipetan baita animaziozko lan batzuetan ere. Momentu honetan zenbait proiektuetan lan egiten nabil argazkigintza eta bideogintzarekin zerikusia dutenak. Hala ere nire asmo nagusia animazioarekin nire bidea jarraitzea da, uste dudalako erreminta oso baliagarria dela istorioak kontatzeko. Ezinezkoak diren unibertsoak eta pertsonaiak sortu eta irudikatu ditzake, fikzio arruntean ez bezala, irudimenak ezarriko dizkiolako mugak.

Horregatik hurrengo urtean Madrilen egingo dut masterra nire burua animatzaile moduan garatzeko.

Proiektuak