Aitor Gametxo | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Aitor Gametxo

Aitor Gametxo Zabala (Lekeitio, Bizkaia, 1989) ikus-entzunezko teknikaria eta zinegilea da. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen Bilbo eta Bartzelona bitartean. 2011an Universitat Autónoma de Barcelona-n Sormenezko dokumentalgintza masterra egin zuen eta ordutik ez-fikziozko lanak egiten ditu, bai bakarka bai eta taldean ere. “La ciutat tipogràfica” (Igone Arreitunandiarekin batera), “Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa” (Maria Elorza eta Maider Fernández-ekin batera), “Bi fotograma”, “Bere bizitzetako bat” eta “Soinu galduen bila” laburmetraiak egin ostean, 2014an Punto de Vista Nazioarteko Dokumentalen Zinemaldiko X-film Proiektuan garaile suertatu zen. Sari hartatik “El otro mapa de Abauntz” film luzea aurkeztu zuen 2015ean. Urte horretan, Territorio y Fronteras eta Zinebik antolatutako #Zinergentziak’15 proiektuan parte hartzera gonbidatu eta Distantziak film kolektiboa egin zuen Jesus M. Palacios, Cristina Ezquerra eta Maddi Barberrekin batera. Bestalde, ikus-entzunezko teknikari gisa, Tabakalera edota CCCB-Centre de Cultura Contemporània kultur-erakundeetan lan egin du.

 

Proiektuak