Alazne Zubizarreta | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Alazne Zubizarreta

alazne zubizarreta

Alazne Zubizarreta (Arrasate, 1994). Bilbon bizi da. EHUko Arte Gradua bukatu ondoren, grabatuaren esparruan formakuntza osatzen du eskola zein lantegi ezberdinetan. Diseinu master bat ere burutzen du.

Hainbat erakusketetan parte hartu du, esate baterako Gigante Feísimo Narata  espazioan, EZA Bilboko Okela sormen-lantegian, eta Itzuli barik Harriak programaren barruan, beste batzuen artean. 2020an Bilbaoarteko egoiliar programan parte hartzen du. Bere lana grafikaren eremuan kokatzen da eta fanzinea zein autoargitalpenaren eszena interesatzen zaizkio orain urte batzuk direla.