Fokuak (FK) - Alegria kapitaina (Musidora eta Jaime de Lasuén, Frantzia-Espainia, 1921, 90') - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Zine sarrerak eta bonua

Alegria kapitaina (Musidora eta Jaime de Lasuén, Frantzia-Espainia, 1921, 90')

 

La capitana Alegría / Pour Don Carlos, Musidora eta Jaime de Lasuén, Frantzia-Espainia, 1921.

Ez da erraza film bat zaharberritzea. Prozesua luzea eta neketsua da eta aparteko espezializazioa ezinbestekoa da. Horregatik, sarritan, dirudienez, elementu guztiek ahaztutako zinematografia-ondarea berreskuratzearen aurka egiten dute: euskarriak eta emultsioak zorigaitzez desagertzen dira, ikerketaren garaian ahaleginek etsi gabe iraun behar dute eta zaharberritzea abian jartzeko funtsak lortu nahi direnean, lana hutsala izan daiteke. Hala, duela ehun urte filmatutako filma aurkitzen denean, ikuspuntu anitzetik bere garrantzi historikoa ageri denean eta proiektua finantzatzea lortzen denean, zalantzarik gabe, berri bikainaren aurrean gaude. Izan ere, gertaera zoriontsu baten aurrean gaude.

La capitana Alegría / Pour don Carlos Tolosako Zinematekak, Frantziako Zinematekak eta San Francisco Silent Film Festibalak zaharberritu dute, beste erakunde batzuen artean, Euskadiko Filmategiaren laguntzaz. 4K formatuan zaharberritu da eta Hiventy nahiz L’Immagine Ritrovata puntako laborategiak arduratu dira. Tolosako (Frantzia) Zinematekan eta Frantziako Zinematekan kontserbatuta zeuden elementuetatik egin dute, nahiz eta izaera desberdinekoak izan, lehenengoak huts nabarmenen arazoa konpontzeko ez baitziren gai. Beraz, filma orokorrean berregin da, ez da bakarrik hobe kontserbatuta zeuden elementuen zaharberritze digitala gauzatu. Horretarako, hainbat hautaketa egin behar izan da, betiere eremuan nolabaiteko politika eta deontologia errespetatuta. Hiru orduko filmaren hasierako bertsioaz hitz egin zen, baina neurriz gabekoa dirudi eta Francesca Bozzano Tolosako (Frantzia) Zinematekako Bildumen zuzendariaren ustez, gehienez filmaren hamar eta hogei minutu bitartean falta litezke. Dena den, sarrera bat legoke eta, itxuraz, testuinguruan jartzeko aukera emango luke.

Zalantza gutxi dago La capitana Alegría filma Musidorak (Paris, 1889-1957) zuzendutako asmo handiko filma zela adierazteko orduan. Horren bidez izen bereko Pierre Benoiten eleberria egokitu zuen. Hainbat historialariren esanetan, besteak beste, Koldo Larrañagaren eta Eneko Tuduriren esanetan, Euskadiko lurretan (Hondarribia, Oiartzun, Aiako Harria, etab.) filmatutako lehenengo film luzeetarikoa da. Nolanahi ere, filmak erabateko zinemagilearen (Musidora) talentuari buruzko argia ematen du: zuzendaria, gidoilaria, ekoizlea eta interpretea, Louis Feuilladeren Los vampiros (1915) filmean “vampen” papera egin zuenetik surrealisten musa, 1918. urtean Société des Films Musidora erakundea sortzean bere askatasun sortzailearen bila dabilen artista, Frantziako Zinematekan Henri Langloisen kolaboratzaile nekaezina. Filma egitean zeregin garrantzitsuagoa izan zuen, nahiz eta Jaime de Lasuenek ere sinatzen duen. Azken hori karlista zen eta, dirudienez, euskal familia-jatorria zuen, Viareggion (Italia) jaio arren. Pierre Benoiti hirugarren gerra karlistari buruz dokumentatzen lagundu zion eta, horregatik, agian, izan zen Musidorarentzat baliagarri, kokapenak, tokiko konplizitateak, uniformeak, etab. bilatzeko. Zinemagile bezala bere ibilbidea Musidorarekin egindako lankidetzetara mugatzen da. Horrenbestez, ekintza-gizon gisa bere jarduera askoz nabarmenagoa da: I. Munduko Gerran Frantziako armadak domina eman zion, Espainiako Gerra Zibilean erreketea izan zen eta, azkenik, II. Munduko Gerran Frantziako erresistentziarekin borrokatu zuen 1944. urtean Gestapok torturatu ondoren hil arte.

Filmak 1875. urtearen amaieran eta 1876. urtearen hasieran Carlos jaunaren defendatzaile sutsuaren abenturak kontatzen dizkigu. Alegría kapitainak, zalantzarik gabe, liluratuko du, mozorrotuko da, gezurrak esango ditu eta hilko du, bere ideia eta amodio handiaren alde egiteko. Musidorak ez zuen “vampen” zeta beltzik behar zinemagile sutsu gisa ere bidea egiteko.

Joxean Fernández, Euskadiko Filmategiaren zuzendaria.

 

Aurkezlea: Franck Loiret (Tolosako Zinematekaren zuzendaria).

Antolatzailea: Euskadiko Filmategia