Alex Mendizabal | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Alex Mendizabal

Alex Mendizabal (Donostia, 1961). Txiki-txikitatik partiturak konposatu izan ditu talde, orkestra, bakarlari, harri eta paperezko interprete eta abesbatzentzat, besteak beste.

1996an idazteari utzi zion, eta, ordudanik, musika-tresnak egin eta jotzen aritzen da. Hauek dira bere lanik aipagarrienak: Interposed Counterpoints, Dagherrosounds, urpeko kontzertuak, Servicio Ahorro de Tiempo (toda la música clásica en 1 minuto), mikro-musikak, Imitation Project, Blind Cinema, soinu-instalazioak, zinema mutu isilarazia, Fraudulent and Freudulent cinema, Music Upsidedown, etab.

Besteak beste talde hauek sortu ditu: Curva Chiusa, Monnezza Sonora, Zine Animau, Convention, Marching Band, Senior Orchestra, Dissociazioni Unite AR. Hamabi opera (opera labur) baino gehiago sortu ditu. 

Artistaren armairu eta poltsikoetan idatziak eta poemak aurki daitezke. Toki askotan jo du, herrialde ugaritako jaialdi, museo eta askotariko espazioetan barne (Serralves, Portugal; Musika Bienala eta 25FPS, Kroazia; Visitazioni, M.A.C.RO. eta  Veneziako Bienala, Italia; Pépète Lumière, Nantes, Baiona, Frantzia; Anthology Film Archive, San Francisco Cinemateque eta Whitney Museum, Estatu Batuak; La Casa Encendida, Museo Reina Sofia eta MACBA, Espainia; Gante, Belgika; Rotterdameko Zinema Jaialdia, Herbehereak; Ertz, Tabakalera eta Larraskito, Euskal Herria, Cafe Otto, Erresuma Batua...).