- Algoritmoak eta mamuak - Rainer Kohlberger | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Algoritmoak eta mamuak

Rainer Kohlbergeren sortze-prozesua

 

Beti egon dira mamuak gure makinetan. Artista esperimentalak dira mamu horiek hautematen dituztenak eta beren prozesuetan parte hartzera gonbidatzen dituztenak. 

Gaur egun, software eduki zabaletan oinarrituz, algoritmo sofistikatuak erabil daitezke nork bere laborategia eraiki dezan, eta bertan irudi eta soinu berriak sor ditzan

Kohlberger,  zuzeneko aurkezpenetan eta denbora errealean bere lanak sortzeko erabiltzen dituen metodoei buruz eta pelikuletarako ikasketa automatikoko algoritmoen bidez  aurkitutako metrajea eraldatzeaz mintzatuko da. Pentsaera konputazionalaren prozesura biltzen duen mamuaren esku-hartze espektralen laguntzarekin, lan harrigarriak sortzen dira. Zarataz blai, erronka egiten diete hala makinaren barne-prozesuei nola gure pertzepzio-aparatuari.

*Saioa ingelesa hutsean garatuko da.

Masterklas hau Zin Ex: Gorputza eta arkitektura erakusketaren barruan antolatutako jardueretako bat da. Gainera, irailaren 16an Rainer Kohlbergerrek Brainbows ikus-entzunezko performancea egingo du Musika dena eta eszena programaren barruan.

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

Rainer Kohlberger

Artista bisual eta zinemagilea 

Interesa dakizuke

Performanceak eta antzezpenak
2021-09-16 - 19:00-20:00

Performance hau ...

Lekua:

+ Info