Alice Anne Parker (Severson) | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Alice Anne Parker (Severson)

 

Alice Anne Parker New Yorkeko Hunter College Unibertsitateko Phi Betta Kappan graduatu zen eta Columbia Unibertsitateko graduondo bat du. Irakaslea izan da Rutgers Unibertsitateko School of Visual Arts eskolan eta Berkeleyn (Kaliforniako Unibertsitatea); eta, horrez gain, sei urtez izan zen Humanitate irakasle San Frantziskoko Arte Institutuan. Zinemagile saritua da, egindako zazpi film laburrak sarituak izan baitira Cannesko Zinemaldian, New Yorkeko Zinemaldian, Veneziako bienalean, Whitney Museum of American Art museoan egindako banakako erakusketa batean eta The Pacific Film artxibategiko atzera begirako batean. Bere bi film Smithsonian Institutuko bilduma iraunkorrean daude.

Proiektuak