Ana de Almeida | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Ana de Almeida

Ana de Almeida Lisboako artista eta ikertzaile bat da. Egun, Vienan bizi da eta han lan egiten du. Memoria-prozesuak eta horiek subjektibazio-prozesuetan dituzten ardura mailak, konstrukzio narratibo kontzienteak eta inkontzienteak eta narratiba pluriespazialak eta geruza anitzekoak aztertzen ditu. VBKÖ eta <dienstag abend> artista-kolektiboetako kide da, baita arlo kulturaleko lanaren prekarizazioaren aurkako Interndinner kolektiboko sortzaileetako bat ere. Vienako Arte Ederren Akademian doktoregaia eta Junior Fellow at the IFK - Ikasketa Kulturalen Nazioarteko Ikerketa Zentroko ikertzailea da.