Andrea Winkler | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Andrea Winkler

Andrea Winklerren lanak hainbat gairen ingurukoak dira: instalazioaren, eskulturaren eta eguneroko bizitzaren zatien berreraiketa eta espazioa kontsumitzen duten eszenatoki gisa aurkitutako artea. Konplexu eszeniko horiek berak materialarekiko eta objektuekiko duen interesa islatzen dute, oso modu bizian; bere artea gero eta gehiago bereizi egiten da dramatizazioagatik, merkantzien fetitxismoagatik, demarkazio espazial eta ideologikoko eszenatokiengatik eta segurtasunean oinarritutako pentsamendu merkantilizatuagatik.

Andrea Winklerrek (Suitza/Austria) Arte Ederrak ikasi zituen Londresko Slade School of Fine Art zentroan eta Hanburgoko HfbK zentroan. Bere obrak erakusketa askotan jarri dira, bai nazio barruan zein nazioartean, adibidez, Berlingo HKW zentroan, Berlingo HKW fundazioan, KAI 10en | Arthena Foundationen, Argoviako Kunsthaus-en, nbk-Neuer Berliner Kunstverein-en, Frankfurter Kunstverein-en, KM - Halle für Kunst und Medien Graz zentoran eta Chicagoko Devening Projects-ean. Horrez gain, sari asko jaso ditu: 2019an, UBSko Cultural Foundation-en saria jaso zuen postdigitalitasteari eta materialismo berriari buruzko ikerketagatik; Innogy Visit Award saria jaso zuen Defender musikal esperimentalagatik.

2021ean, artista egoiliarra izango da TaDA zentroan (Textile and Design Alliance, ekialdeko Suitzan). Egingo dituen erakusketen artean, «Radikale Passivität: Politiken des Fleisches» dago, Berlingo nGbK-neue Gesellschaft für bildende Kunst-en egingo duena, baita Dortmundeko HMKV-Hartware MedienKunstverein-en Stefan Panhans-ekin batera egingo duen erakusketa indibiduala ere.