Ángela Millano eta Julián Pacomio | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
Error fetching v.22 XML

Ángela Millano eta Julián Pacomio

 

Ángela Millano (Vitoria-Gasteiz, 1987), koreografoa eta performer-a, eta Julián Pacomio (Mérida, 1986), artista eta performer-a.  2017 urtetik elkarlanean ari dira Asleep Images ikerketa-proiektuan. Ikerketa horren zatiak dira PSYCHO eta Make It, Don’t Fake it (2019) lanak. Millanoren lan-eszenikoa gorputzaren, bere aukeren eta diskurtsoen inguruan egituratzen da; eta baita gorputza ulertu, katalogatu, erabili eta legislatzeko gure gizarteak dauzkan moduen inguruan ere. 

Pertsona batek, bere kabuz, pilatu, izan, errepresentatu eta erreproduzitu ditzake eduki zinematografikoak?

Bere azken performanceen artean aipagarriak dira: Hogar (2017) soloa eta Nunca llevo falda porque no sé cruzar las piernas (2016). 2018 urtetik Pablo Fidalgorekin ari da lanean Anarquismos (Por el medio de la habitación corre un río más claro) proiektuan. 

Pacomioren lan eszenikoa kopia, remake, itzulpena eta besterenak diren materialak geureganatzearen inguruan ari da:  El mundo bajo el mundo (2017), Espacio Hacedor (2016) Miguel del Amo arkitektoarekin elkarlanean, eta My Turin Horse (2012). 2016 urtetik Bullshit arte bizien kolektiboko kidea da, eta zenbait koreograforekin ere lan egiten du: João Fiadeirorekin From afar it was in Island,  From close up, a stone eta What to do with what remains, Luis Garayrekin Oro Lodo, eta Annika Pannitto The Third Table.  

 

Iraganeko proiektuak