- Apain3Durak - Posidonia Estudioa | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Apain3Durak

3D inprimaketa bidez ehungintzako estanpazioa diseinatu

 

Ehungintzari aplikatutako ekoizpen-sistemak ikusiko ditugu, teknologia berrien, proiektu aipagarrien eta erabiltzen diren materialen bidez. Tul ehunaren gainean 3Dn inprimatutako brodatzeko edo estanpatzeko gure lehen proposamena diseinatuko dugu, prozesu horrek eskatzen dituen oinarriak aplikatuz: ideiak eta zirriborroak bilatzea, diseinua, 3D modelatzea, inprimatzeko eta fabrikatzeko diseinua.

Helburua oinarri sendo bat lortzea da, ikertzen jarraitzeko eta teknika horrekin proiektu berriak sortzeko.

 

Lantegiaren egitura:

-3D inprimaketaren mundurako sarrera eta ehungintzari eta modari aplikatutako fabrikazio digitaleko hainbat metodo. Erabilera eta proiektu aipagarri posibleak, zein ohiko materialak.

-Erabiltzen diren programak ikusiko ditugu eta materialak eta testurak aztertuko ditugu.

-Pieza txiki bat diseinatu eta modelatuko dugu, eta 3Dn inprimatuko dugu tul oihalaren gainean.

 

* Ordenagailu eramangarria ekartzea komeni da. Ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan medialab@tabakalera.eus posta elektronikoan edo 943474750 telefonoan, utziko dizugu bat.

Gonbidatuak

Posidonia Estudioa

3D bitxigintza