- Arte-makina: Zin Ex. Gorputza eta arkitektura / Chris Kraus. Pelikulak lehen eta gero - Estibaliz Sádaba, Iñaki Garmendia, Itziar Imaz Ganzarain, Valery Rojas, Ramón de Fontecha | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Arte-makina: Zin Ex. Gorputza eta arkitektura / Chris Kraus. Pelikulak lehen eta gero

Arte garaikidera hurbilketa ikastaroa

 

Artelanari zuzenean zer den edo zer errepresentatzen duen galdetzetik haratago doan arte-garaikide ikastaro honek artearen inguruari eta sortu den kontestuari begiratzeko planteamendua du. Hilabetero Tabakalerako arte garaikide erakusketarekin lotutako saio bat prestatzen duen gonbidatu bat jasoko dugu, edukietan sakondu eta baliabide-kutxa kolektiboa sortzeko helburuz. Artearen inguruko eztabaida eta ideia berriak aktibatu nahi dira.

Artelanak ez dira hitzetan itzulgarriak, ez guztiz behintzat. Baina haien bidez gure gizartearen baitan dauden mekanismo ugari ulertu ditzazkegu. ‘Nik ez dut arteaz ulertzen’ esaldiari desafioa egitea interesatzen zaigu, guztion ezagutzak kabitzen diren espazio bat eraikitzeko. Jar dezagun makina lanean.

 

 

Saioak:

 

Irailak 30, 18:00-20:00 - Erakusketa aretoa

Valery Rojas eta Ramón de Fontecha (ES) - Zin Ex. Gorputza eta arkitektura

 

Urriak 28, 18:00-20:00 - Erakusketa aretoa

Itziar Imaz (EU) - Zin Ex. Gorputza eta arkitektura

 

Azaroak 11, 18:00-20:00 - Lau Pareta aretoa

Estíbaliz Sádaba (ES) - Chris Kraus. Pelikulak lehen eta gero

 

Abenduak 16, 18:00-20:00 - Erakusketa aretoa

Iñaki Garmendia (ES) - Zin Ex. Gorputza eta arkitektura

Gonbidatuak

Itziar Imaz Ganzarain

Arkitektoa eta irakaslea

Valery Rojas

Komisarioa