- ASKE serigrafia lantegia - DARKUM | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak
Error fetching XML

ASKE serigrafia lantegia

HARROTU ILEAK

2017an Oihane Espuñezek eta Felipe Polaníak bitartekaritza-artistikoko egonaldian hartu zuten parte. Tabakaleran egindako egoitza honek Harrotu ileak gazteentzako programaren eta espazioaren sorrera ekarri zuen.

Harrotu ileak elkar-topatzea da, gogoeta egitea, sortzea eta eraldaketa eragitea Arteetatik abiatuta, bizi modu prekarioei eta zeharkatzen gaituzten zapalkuntzei buruz hitz egiten dugu, baita arazo horiek guztiak errepikatzeko ditugun moduei buruz ere. Harrotu ileak eta DARKUM elkartearen azken ekintzetako bat serigrafian oinarritutako irudi bat sortzeko prozesua izan da. Tailer honetan, gazteek beren jakintzak eta ikaskuntza-prozesuak partekatuko dituzte.

Serigrafiako lantegi praktiko hau Estudiotik at: bost urteko sorkuntza erakusketaren barruan antolatu dugu.

Más actividades de Estudiotik at: Jarduera-programa:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

DARKUM

Elkartea