- ATALAK 2.0: Eneko Gil - Eneko Gil | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

ATALAK 2.0: Eneko Gil

Palabras en movimiento Palabrabs

Eneko Gilek Palabras en movimiento Palabras bilaketa koreografikoa aurkeztuko du, 2020ko ATALAK Sareko azken esperimentazio-laborategian jasotakoa. ATALAK Sareak dantza garaikidearen bilaketan, entseguan eta ikerketan jarduten du Akitania-Euskadi- Nafarroa Euroeskualdean.

 

Palabras en movimiento Palabras 

Desira baten erantzun gisa, Eneko Gilek mugimendua eta testua fusionatzeko jakin-minean oinarritutako esperimentazio-laborategia proposatzen du, erreferentzia moduan hartuz Lloyd Newson-ek zuzendutako DV8 Physical Theater konpainiaren hainbat lan; konpainia hori 
erreferentzia bat da dantza-antzerkiaren hurbileko historian.

Hemen bere lan egiteko eta sortzeko modua aztertuko da, laborategian sortuko den mundu imajinarioarekin fusionatzeko, 11 dantzarirekin lankidetzan. Lana gauzatzeko testuarekin eta mugimenduarekin, Dejabu Panpin Laborategia gonbidatu dute laborategirako kanpoko begi moduan, non erabili edo sortuko ditugun testuak generoaren gaiaren ingurukoak izango diren: maskulinitatea, feminitatea, zer den gizona izatea, zer den emakumea izatea, zer esan nahi duen gizarte heteronormatibo eta patriarkal batek ezarritako arauekin bat ez etortzeak eta horrekin bizitzeak...

Zalantzan jarriko dira gizon edo emakume izatearekin lotutako jokabide, etiketa eta rolak.

Gonbidatuak

Eneko Gil

Dantzaria eta koreografoa