Atlas. Autoedizio lantegiak - Atlas. 6+4, zure aurpegia da hau - Maite Rosende | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Atlas. 6+4, zure aurpegia da hau

 

Erretratu-liburua sortuko dugu; jolasteko grina besterik ez dugu behar.

Erretratuak egitea oso erraza eta dibertigarria izan daiteke, behatzea besterik ez da eskatzen. Ez da aditua izan behar gure liburu txikia sortzeko.

Paper zuriari diogun beldurra kentzeko, hainbat teknika esperimentatuko ditugu. Papera begiratu gabe marrazten hasiko gara eta planik ez izatea sortzeko modu polita dela konturatuko gara. Collage-aren munduan sartuko gara eta geometrietan oinarritutako aurpegiak ere sortuko ditugu.

Eredu gisa, lantegiko parte-hartzaileak, gu geu, argazkiak… izango ditugu, eta nola ez, gure oroimena. Honek lagunduko gaitu, izan ere, zenbat aurpegi ikusten ditugu egun batean?

Erretratua erabiliz istorio berezi bat sortuko dugu; aukerak amaigabeak dira, koadernatzeko moduak bezainbeste. Hainbat adibide ikusiko ditugu eta gure erretratu eta istorioetara gehien egokitzen diren formak aukeratuko ditugu.

Hain ederki pasako dugu, ezingo diogula erretratuak egiteari utzi!

Gonbidatuak

Maite Rosende

Ilustratzailea