Atlas. Autoedizio lantegiak - Atlas. ABCDEsperimentala - FFraca (design office) | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Atlas. ABCDEsperimentala

 

Hilabete honetako Atlas lantegian tipografiarekin esperimentatuko dugu.

Edozein ordenagailuak dituen oinarrizko tipografiak abiapuntutzat hartuta, eta lehendik eginak dauden diseinuak ebaki, luzatu, fotokopiatu, eskaneatu, hautsi eta itsatsita, geure ABC tipografikoa sortuko dugu.

Interesatzen zaizkigun trazuak eta zatiak identifikatzen ikasiko dugu, eta, eskuz egindako piezak gehituz edo beste zati batzuekin elkartuz, diseinu berriak sortzen jokatuko dugu.

Interesgarriena esperimentatzea izango da, azken emaitzari baino gehiago prozesuari erreparatuz.

Gonbidatuak

FFraca (design office)

Diseinatzailea