Atlas. Autoedizio lantegiak - Atlas. Begira. Marrazki bat - Ane Zaldibar, Beatriz Setién | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Atlas. Begira. Marrazki bat

 

Naturako erreferentziak hartuta, eta joku bezela planteatuko ditugun ariketa batzuen bitartez, marrazketak daukan gaitasunaren inguruan arituko gara.

Joku-ariketa bakoitzak, marrazketa ulertzeko guretzat funtseskoak diren 9 kontzeptu hauetariko batekin izango du zerikusia: oraina, arreta, begirada, konfiantza, entzutea, berezitasuna, gorputza, gozamena, aztarna.

Ez da aldez aurretiko inungo esperientziarik behar, benetan. Begirada da bereziki landuko duguna  :-)

Gonbidatuak

Ane Zaldibar

Marrazkilaria eta ilustratzailea