Atlas. Autoedizio lantegiak - Atlas. Inprimaketa, konbinazioa - Iñaki Rifaterra | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Atlas. Inprimaketa, konbinazioa

 

Antzinako Grezian erreprodukzio teknikorako bi prozedura baino ez zituzten ezagutzen: urtzea eta sortzea. Brontzeak, terrakotak eta txanponak ziren pilaka errepikatu ahal izan zituzten artelan bakarrak. Gainerako guztiak errepikaezinak ziren, eta ez ziren ugalketa teknikorako erabiltzen. Xilografiaren ondorioz, marrazkia teknikoki erreproduzitu zen lehen aldiz, inprimategiaren bidez idazketarekin gauza bera egin baino askoz lehenago.

Walter Benjamin, La obra de arte en la época de su reproductibilidad técnica

 

XXI. mendean, aro digitalak eta internetek dimentsio propioa eman diote irudiari, eta horrek kalitate eta definizio handia eman dio, baita abiadura bizia ere, ugalketarako zein zirkulaziorako. Hala ere, tresna digitalak eskuzko tresnekin konbinatzen baditugu, hizkuntza grafikoen bilaketan adierazpide berriak irekiko ditugu, inperfekzioan identifikatuz.

Hori izango da autoediziora bideratutako lantegi honen prozedura esperimentala. Laser mozketa, DM plantxak edo 3D inprimagailua bezalako tresnen bidez, erliebean grabatutako eta eskuz inprimatzeko beste baliabide batzuekin batera, monotipoak estanpatuko ditugu paper gainean. Baliabide digitalak eta artisauak, gure sormenaren zerbitzura.

Gonbidatuak

Iñaki Rifaterra

Litografoa