Atlas. Autoedizio lantegiak - Atlas. Serigrafia tailer bat ezagutu eta teknika praktikan jarri - Beñat Iraola | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Zine sarrerak eta bonua

Atlas. Serigrafia tailer bat ezagutu eta teknika praktikan jarri

 

Atlaseko saio honetan serigrafia-estudio bat ezagutuko dugu. Espazioa bisitatuko dugu eta proiektua zehatz-mehatz ezagutuko dugu, pasarte dibertigarriak ere partekatuz.

Lantokia sakonki ezagutzeaz gain, teknika ikasi eta aplikatuko dugu. Horretarako, serigrafia-prozesu osoa egingo dugu: diseinua esku artean dugula, kamiseta edo poltsa batera pasatzeko behar diren urrats guztiak egingo ditugu. Gainera, parte-hartzaile bakoitzak etxera eramango duen poltsa edo tote bag bat estanpatzeko aukera ere izango du.

Teknika ikusgarria eta aldi berean polita da serigrafia, ziur momentu ederra pasako dugula!

 

* Topagunea Tabakalerako ate nagusian izango da (Andre Zigarrogileen plaza 1, Cristina Enea parkearen parean) arratsaldeko 17:15etan. Bertan, tailerrera eramango gaituen autobusa hartuko dugu eta jarduera amaitzean bueltan ekarriko gaitu.

 

Gonbidatuak

Beñat Iraola

Diseinatzailea eta serigrafoa