- Attack of the Puppet People (Bert I. Gordon) - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Attack of the Puppet People (Bert I. Gordon)

Fantasiazko eta beldurrezko 31. zinemaren astea

Attack of the Puppet People

 

Attack of the Puppet People, Bert I. Gordon, AEB, 1958, 79' JB EN, Azp. EUS

Sally gaztea lan elkarrizketa batera joan da bulego txiki batera: Dolls Incorporated. Franz gaiztoak panpinak egiten ditu bertan, baina denbora librea berak asmatutako aparatu batekin pertsonen tamaina txikitzen ematen du, bere bildumari gehitzeko. Generoan aditu den Bert I. Gordonek, joan den urtean The Cyclops eta The Amazing Colossal Man filmak egin zituenak, kontuari buelta eman eta tamainaz murriztutako gizaki txikiei erreparatzen die lan honetan, The Incredible Shrinking Manen (1957) arrakastaren ondoren filmatutako pelikula honetan, hain zuzen.