- Audientzia ikerkuntza eta big data - José Andrés Gabardo, Sandra Martinez, Jaime Agulló , Catalina Uzcanga, Elena Neira, Edorta Arana | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Audientzia ikerkuntza eta big data

Komunikabide tradizionalen eta berrien kontsumoari buruzko informazioa eskuratzea zeregin garrantzitsua da komunikazio politikak definitzen dituztenentzako, publizitatean ari direnentzako, komunikabideetako profesionalentzako eta, noski, audientzia ikerkuntzara dedikatzen diren enpresa eta erakundeentzako ere. Izan ere, digitalizazioaren aroan eta, bereziki, interneten etorrerarekin ugaritu egin dira jendeak informatzeko, entretenitzeko eta komunikatzeko erabiltzen dituen plataformak eta gailuak eta horrek zaildu egiten du herritarren kontsumoak aztertzeko prozedurak.

Ezinbestekoa da gaur egun, audientzia-ikerkuntza egiten duten enpresa eta erakunde nagusienek erabiltzen dituzten metodologia eta baliabide teknologikoak ezagutzea eta, bereziki, joera berriak nondik nora doazen jakitea.

Hori gutxi balitz, datuen analisian ematen ari diren aldaketek sekulako garrantzia daukate eta big data etiketapean kokatzen diren errekurtso analitikoen berri edukitzea oso interesgarria da.

Udako ikastaro honen bidez, Estatu espainiarrean zein Euskal Herrian martxan dauden audientzia-ikerketa nagusienen berri izango dugu, baita horien atzetik dauden enpresa eta erakundeena ere: AIMC, Kantar Media, Comscore, CIES, Kultur Behatokia…

Gainera, audientzia-ikerkuntzatik big datara pausuak nola ematen ari diren aztertuko dugu, modu horretara, etorkizuneko joerak zeintzuk diren azalduz eta horren inplikazioetan sakonduz.

 

 

 

Ekainak 29

17:45-19:45 Mahai-ingurua: audientzia-ikerketaren etorkizuneko erronkak AIMC, Kantar Media, Comscore eta CIES-ekin.

Audientzia ikerkuntzaren eremuan aldaketa handiak bizitzen ari dira azken urte hauetan. Digitalizazioak, konbergentzia teknologikoak, euskarri aniztasunak eta kontsumitzaileen portaera berriek gero eta beharrezkoagoa egiten dute audientzien ikerkuntza modu zabal eta sakonean egitea. Hori dela eta, gaur egun audientziaren azterketan ari diren enpresa, erakunde eta profesionalek hausnartu beharra dute zeintzuk izango diren haien zereginak eta lan modu berriak.

Mahainguru honetan, gaur egun, Estatu espainiarrean audientzia ikerkuntzan ari diren eragile garrantzitsuenak bilduko ditugu beraien iritziak komunean jarri eta eztabaidatzeko.

Ekainak 30

15:45-17:45 Elkarrizketa: big data, streaming zerbitzuak eta programazioa Elena Neirarekin.

Interneten etorrera eta VOD zerbitzuen hedapen azkarra izan dira azken urteetan ikus-entzunezkoen merkatuan gehien eragin duten aldaketak. Eskaerapeko zerbitzu hauen arrakastak erakusten du zein den ikus-entzunezkoetara hurbiltzeko jendeak daukan jarrera berria: nonahai, noiznahi eta zernahi izatea eskura. Baina, online zerbitzu berrien etorrrerak beste inplikazio asko izan ditu, batzuk ikus-entzunezko industrian eragiten dutenak eta beste batzuk programaziogintzara dedikatzen diren profesionalen zereginean. Elena Neira da, zalantzarik gabe, VODn gaian Estatu espainiarrean dabilen aditu ezagunetarikoa eta bere “Streaming wars” liburua erreferentzia nagusietako bat. Autorearekin eginiko elkarrizketa publikoan, besteak beste, kontsumo portaera berriak, industriaren bilakaera eta ikus-entzunezko produkzioan suertatzen ari diren joera berriak aztertuko dira. 

 

 
udako_ikastaroak.png

Gonbidatuak

José Andrés Gabardo

Zuzendari teknikoa AIMC

Sandra Martinez

Kantar Mediako teknikoa. Madrid.

Jaime Agulló

Comscore-eko zuzendaria

Catalina Uzcanga

 CIESeko zuzendari teknikoa

Elena Neira

Irakaslea eta ikertzailea

Edorta Arana

 Ikus-entzunezko Komunikazioan irakaslea EHU/UPV