- AUDIENTZIA, NEUROMARKETINGA ETA BIG DATA - ANA MOYA CAÑAS, Erlantz Loizaga Garmendia, Sara Sillauren Landaburu, Leire Bastida Merino, IRANTZU BARRIO BERAZA, KOLDO UNANUE , Anaitz Goia Imaz | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

AUDIENTZIA, NEUROMARKETINGA ETA BIG DATA

Udako ikastaroak UPV/EHU

Komunikabide tradizionalen eta berrien sorkuntzan, hedapenean eta kontsumoaren azterketan ikuspegi eta baliabide teknologiko berriak erabiltzen hasi dira. Ohiko audientzia ikerkuntzatik harago, neurozientziak eta datuen azterketa masiboak dira horietariko bi.

Bi eguneko jarduera honen bidez, hasteko, neurozientziaren oinarriak erakutsiko dira modu praktikoan eta, hurrengo egunean, big dataz baliatzen diren sektore profesionaletako ordezkariak arituko dira beraien zeregina zertan gauzatzen den azalduz.

EGITARAUA

Urriak 21, asteazkena

18:00 Neuromarketing eta ikus-entzunezko sorkuntza. Hitzaldiak: Ana Moya (Tecnalia), Erlantz Loizaga (Tecnalia), Sara Sillaurren (Tecnalia) y Leire Bastida Merino (Tecnalia).

Urriak 22, osteguna

18:00 Big dataren geroa. mahai-ingurua: Irauntzu Barrio (UPV/EHU), Koldo Unanue (Virgin Telco) y Anaitz Goia (Tabakalera).

Izen ematea UPV/EHUko webgunean

 

Guests

ANA MOYA CAÑAS

UX, gamifikazio proiektuen kudeatzailea Tecnalian

Erlantz Loizaga Garmendia

Datu analisian aditua TECNALIAn

Sara Sillauren Landaburu

Proiektu kudeatzailea eta HF & UX laborategiko arduraduna TECNALIAn

Leire Bastida Merino

Proiektu kudeatzailea eta gamifikazio eta UX aditua Tecnalian

IRANTZU BARRIO BERAZA

Irakaslea eta ikertzailea

KOLDO UNANUE

Marketing zuzendaria Euskaltelen (Virgin Telco)

Anaitz Goia Imaz

Sistema eta Azpiegituren Saileko burua (Tabakalera)