- AZUL COMO UN TRAZO DE MAR. (Iyagui: Ipuin korearrak) - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

AZUL COMO UN TRAZO DE MAR. (Iyagui: Ipuin korearrak)

 

Oharra: gonbidapenak irailaren 9ko 11:30etatik aurrera eskutu ahal izango dira www.donostiakultura.eus/sarrerak webgunean.

 

Lau interpretek Koreako kulturara jotzen dute beren ipuinen bidez: bata garaikidea eta bestea tradizionala. Olatu urdinak zaldi gatibu baten istorioa kontatzen du, bakarra bere espeziean, bere patuari aurre egiten diona; El caldero magico hitzak zikoizkeriak izan ditzakeen ondorio lazgarriez hitz egiten du. Bidaia zirraragarria, irudi lau, maskara eta musikaz lagunduta.

FITXA ARTISTIKOA

Dramaturgia, zuzendaritza eta eszenaratzea: 4 Lunas

Jatorrizko testua: "Ola azul", Yoo Jun-Jae (El Zorro Rojo argitaletxea) eta El caldero mágico (Cuento popular coreano)

Narratzailea: Irene González Lara

Manipulatzaileak: Irene Mariné Menelás eta Mari Medina Huéla

Soinu eta argiztapen espazioa: Antonio Arenas San José

Eszenografiaren diseinua eta atrezzoa: Ana Carda Núñez

Agertokien eta irudi lauen diseinua: berde Pistatxa

Jatorrizko musika: Irene Mariné Menelás eta Pedro Mariné

Beste musika batzuk: Paul Mitchell Beebe, MK2, Bobby Cole, Kamil Guszczynski, Adrian Berenguer, Lance Conrad, Audionautix, Aaron Kenny

Ekoizpena: Centro Cultural Coreano en España eta 4 Lunas

Eskerrak: C.C. Coreano en España, C.C Paco Rabal, La Grieta Teatro Social, El Zorro Rojo argitaletxea, Yoo Jun-Jae eta Joongang Books argitaletxea

KONPAINIAREN/ZUZENDARIAREN/EGILEAREN ETA/EDO INTERPRETEEN BIOGRAFIAK

4 Lunas diziplina anitzeko talde bat da, antzerkiaren, musikaren, diseinu grafiko eta soinudunaren, hezkuntzaren eta Humanitateen profesionalek osatua. Mundu osoko eta, bereziki, Ekialde Urruneko ipuin tradizional eta garaikideetan oinarritutako antzerki-ikuskizunak egiten ditu. Bere ikuskizunek interpretazioa, arte plastikoak, musika, soinua eta argiztapena jorratzen dituzte arreta handiz, eta garrantzi bera ematen die kalitate artistiko handiko ikuskizunak lortzeko. Bere sorkuntzak haur eta helduei zuzenduta daude eta giza izaerari, naturari eta bere izakiei buruzko istorio ederrak kontatzen dituzte.

Lehen emanaldiak Pastel de Luna argitaletxearekin batera egin ziren, eta Coreano Kultur Etxean, Lorategi Botanikoan, Conde Duque Kultur Etxean eta Madrilgo Erkidegoko hainbat liburu-dendatan antzeztu ziren.