- Banaketa digitala eta Marketina: Nuno Bernardo - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Banaketa digitala eta Marketina: Nuno Bernardo

Hitzaldi irekia

Nuno Bernardo

 

BANAKETA DIGITALA ETA MARKETINAri buruzko hitzaldi irekia Nuno Bernardoren eskutik euskal ikus-entzunezkoen industriako profesionalentzat.

 

Nuno Bernardok (beActive Entertainment). Emmy sarietarako izendatua eta saritua, idazlea, ekoizlea eta zuzendaria da. Telebistako ekoizle eta showrunner gisa, Nuno Bernardok honakoak sortu eta ekoitzi ditu: “Beat Generation”, “Flatmates”, “Aisling's Diario” (Kidscreen sariaren irabazlea) eta “Final punishment”, “Beat Girl” eta “Collider” telebistarako telesailak, hirurak Emmy sarietarako izendatuak. Kanadako HBO telebista-kateko bi programatako ekoizle exekutiboa ere izan da Nuno Bernardo: "Living in your car” eta “The Line”, Linda Hamilton eta Ed Asnerrekin. Zuzendari gisa, Nuno Bernardok “Collider” zientzia-fikzioko telesaila zuzendu eta idatzi du, Emmy sarietarako izendatua; eta “The Standups” dokumentala eta “Amnesia” eta “The Players” telesail portugaldarrak ere zuzendu eta idatzi ditu. “Gabriel” izan zen zuzendu zuen lehenengo fikziozko film luzea. 2018ko Locarno zinema-jaialdirako aukeratu zuten filma, eta 2019an estreinatu Europan eta Ipar Amerikan. Nunok, gainera, hitzaldiak ematen ditu, idatzi egiten du eta tailerrak eskaintzen ditu mundu osoan zehar, gai hauen inguruan: entretenimenduaren eta audientzien industriaren aldaketa, garapen-estrategiak, transmedia kontaketa, konbergentzia digitala eta markako entretenimendua. 

 

09:30-11:00 Hitzaldia: Marketina.

11:15-13:00 Hitzaldia: Banaketa digitala.

 

 

 

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi bulegoak eta Tabakalerak banaketa digitalari eta marketinari buruzko tailerra eta masterclassa Erich Pommer Institutuarekin (EPI) elkarlanean

logo-europa-creativa.png