Focos (FC) - Bella e perduta (Pietro Marcello, Italia, 2015, 86') - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Bella e perduta (Pietro Marcello, Italia, 2015, 86')

Fokua: Pietro Marcello

Bella e perduta (Pietro Marcello, Italia, 2015, 86')

Pulcinella, herri-tradizio napolitarreko pertsonaia eta bizirik daudenen eta hildakoen arteko loturatzat balio duena, Italia hegoaldera itzultzen da misio berri batekin: bufalo gazte bat salbatu eta iparraldera eraman nahi duen baserritar baten azken nahia betetzea. Gizonak eta piztiak, orduan, bidaiari ekiten diote Italia eder eta galdu horretan barrena; kobazulo etruskoak, heriotzaren zuhaitzak eta aurri-egoeran dauden jauregietatik igaroko dira. Noraezeko bidaia hori lasaia izango da eta topaketen harira, aldrebeskeriak bata bestearen atzetik metatuz joango dira. Bidaiaren azken helmugak ezer gutxi axola du filmak beste asmo bat aitortzen duenean, hots, “Arima ukatzen den munduan posible den bakarra bufaloa izatea da”. Edota bidea harekin batera egitea.