- Bisita solasaldia "Zin Ex. Abstraziotik algoritmora" erakusketara - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Bisita solasaldia "Zin Ex. Abstraziotik algoritmora" erakusketara

Zin Ex. Abstrakziotik algoritmora erakusketak abangoardiako zinemaren, ordenagailu bidez sortutako artearen eta hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan ekoitzitako bideo-artearen piezen nazioarteko aukeraketa eskaintzen digu, baita filmak, instalazioak eta bestelako formatu artistiko garaikideak ere. Erakusketan giza gorputzaren irudi aldakorraren, hizkuntzaren eta emantzipazio-ekintzen inguruko hausnarketa egiten da, baita automatizazioaren eta birtualitatearen rolarena ere teknologia digitalak geroz eta gehiago taxutzen duen mundu batean.

Arte garaikidera hurbiltzeko modu berriekin esperimentatzeko helburuarekin, interesa duen edonor etorri ahal izango da bisita hauetan parte hartzera. Saioak ordubeteko iraupena edukiko du eta Tabakalerako hezitzaile batek gidatuko du.

 

Hurrengo datak:

Irailak 24

18:00 ES Izen-ematea

19:00 EU Izen-ematea

Urriak 8

18:00 ES Izen-ematea

19:00 EU Izen-ematea

Urriak 22

18:00 ES Izen-ematea

19:00 EU Izen-ematea

Azaroak 5

18:00 ES   

19:00 EU   

Azaroak 19

18:00 ES   

19:00 EU   

Abenduak 3

18:00 ES   

19:00 EU   

Abenduak 17

18:00 ES   

19:00 EU

Urtarrilak 7

18:00 ES

19:00 EU

Urtarrilak 21

18:00 ES

19:00 EU

Informazio gehiago jasotzeko edo beste data eta ordutegi posibleez galdetzeko: hezkuntza@tabakalera.eu

*Zeinu Hizkuntzako Interpretazio zerbitzua eskuragai aldez aurretik eskatuta.

 

Interesa dakizuke

Erakusketak
2020-09-11 > 2021-01-31 - 12:00-14:00/16:00-20:00

Erakusketak abangoardiako zinemaren,...

Lekua:

+ Info