Udako lantegiak 2020 - Bizitza performancea da - Oihana Altube Lorea | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Bizitza performancea da

 

Kaleek bizia galdu duten hilabete hauetan, egoera performatibo batean murgildu gara; pantailek, altzariek, hormek edota errutinek (sukaladatu, erosketak egin, deskantsatu, ingurukoak zaindu...) gure korporeotasunari eragin diote.

Bizitako errealitate hau abiapuntu gisa hartu eta zenbait ekintza performatibo sortuko ditugu lantegi honetan, gure etxeak eta sare bidezko konexioak ematen diguten aukera bitxiak baliatuz.

Asmoa da  jolas eta ariketen bidez proposamen performatibo bat ehuntzen joatea eta lantegiaren amaieran aktibatzea, lau egunetan ikasitakoa ospatzeko eta ixteko.

 

Proposatzen diren praktikak eta ariketak etengabeko harremanean eta elkarreraginean egongo dira honako kontzeptu hauekin:

Gorputza. Testuinguru horiek nigan sortzen duten berezitasun eta intimitatea

Ekintza. Gure etxea osatzen duten txokoetan egiten ditugun ekintzak

Testuingurua. Etxea eta haren antolamendu bitxia

Iragankortasuna. Lau egunez (abuztuak 11, 12, 13, 14), eta 10:30-13:30 bitartean

 

Beharrak:

*Ordenagailu eramangarria

*Internet-konexioa -- Wifia

Gonbidatuak

Oihana Altube Lorea

Dantzaria eta performerra