Focos (FC) - Brothers of the night (Brüder der Nacht), Patric Chiha, Austria, 2016, 88' - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Zine sarrerak eta bonua

Brothers of the night (Brüder der Nacht), Patric Chiha, Austria, 2016, 88'

Brüder der Nacht (Brothers Of The Night), Patric Chiha, Austria, 2016, 88'

Patric Chiharen izenak indarra hartu zuen iaz Fassbinder + plus fokua prestatzen ari ginenean, Brüder Nacht (Brothers of the night) filmak Querelle (Fassbinder, 1982) filmeko zuzendariaren giroak eta Pasolini, Kenneth Anger eta Jean Cocteau bezalako transgresoreen herentzia gogorarazten baitzizkigun. Eta orain, azkenik, Tabakalerako pantailan ikusi ahal izango dugu.

Vienara askatasun bila eta dirua azkar irabazteko asmoz iristen diren bulgariar gazte talde baten pausoak jarraitzen dituen dokumentala. Beren gorputza saltzen dute euren hondasun bakarra legez. Etxetik hain urrun suspertzen dituena talde bateko kide izatearen sentimendua da, elkarrekin egotearen sentsazioa. Baina gauak luzeak dira eta era guztietako ezustekoak izaten dituzte.

"Inoiz ez nuen prostituzio maskulinoa disekzionatu edo azalduko zuen filmik egin nahi izan. Mutil horien errealitateari aurre egiteko modua erretratatu besterik ez nuen egin nahi, hainbeste hunkitu eta astindu ninduen bizimodu hori: mugitzeko, hitz egiteko, gezurra esateko, janzteko eta jarduteko modua ".
 

Patric Chiha

 

 

 

Más actividades de Foco: Patric Chiha:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.