SummerLab 2021 - C02 sentsoreak eraiki eta neurtzea, haur eta helduentzat? - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

C02 sentsoreak eraiki eta neurtzea, haur eta helduentzat?

Summerlab 2021: Datu hiritarrak / Datu irekiak nodoa

Zergatik erabiltzen ditugu CO2 neurgailuak espazio bat COVID-19tik libre dagoen ikusteko? Zer ikaskuntza atera ditzakegu pandemian egiten ari diren CO2-a neurtzeko prozesuetatik? Zer behar da CO2-aren kontzentrazioa neurtzeko? Nola bildu, prozesatu eta interpretatu neurgailu horietako batekin bildutako datuak? Haurrek egin al dezakete hau guztia? Datuak bildu, tratatu eta aztertzeko prozesu osoak interes pedagogikorik ba al du?

COVID-19k eragindako pandemiak aurrera egin ahala, eta birusa airetik transmititzen dela ziurtasun bihurtu ahala, zientzia komunitarioko proiektuak agertu dira espazioak aireztapen-baldintza egokian mantentzeko. Sentsore komertzialen eta norberak hauek egiteko tresna zerrendak argitaratu dira, oinarrizko osagaietan oinarrituta eta ezagutza teknikorik gabe sentsoreak eraiki ahal izateko tutorialak, sentsoreek sortutako datuak nola bildu eta prozesatu eta nola interpretatu jakiteko gidak partekatu dira.

Besteak beste, material horiek ikastetxeetan eta institutuetan erabili dira ikasgelak behar bezala aireztatuta edukitzeko. Ezagutzen ditugun kasuetan, esperientziek lan-gainkarga ekarri diete irakasleei, eta prozesua oharkabean igaro da gehientean ikasleentzat. Eta gazteek egingo balute? Eta osasun-helburuekin ez ezik, prozesua pedagogia-helburuekin ere pentsatzen badugu?

Summerlab'21eko hiru egunetan zehar prozesu osoa esperimentatuko dugu: sentsoreak eraiki, CO2 kontzentrazio datuak bildu, prozesatu, aztertu eta bistaratu, eta hauekin ondorioak ateratzeko irakurketak egiten ikasi. Helburua haur eta nerabeei prozesu osoa ulertu eta erreproduzitzeko aukera emango dien dokumentazioa sortzea da.