Cale, cale, cale! Caale!!! - Cale, Cale, Cale! Caale!!! erakusketara bisita esperimentala - Ainhoa Martín Blázquez | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Cale, Cale, Cale! Caale!!! erakusketara bisita esperimentala

bisita esperimentala_cale-cale

Erakusketa bakoitzean bi pertsonari gonbita egiten zaie bere interes eta interpretazioetatik abiatuz bisitaldiak proposa ditzaten eta horrela, bestela agertuko ez liratekeen zentzu eta irakurketa berriak sor daitezen.

Hezitzaileek, zientzialariek, biologoek, historialariek, antropologoek, ikasleek... ezusteko topaketak eta ibilaldi alternatiboak sorraraziko dituzte erakusketa-aretoetan.

 

ABENDUAK 30 (Larunbata)
Ainhoa Martín Blázquez, gizarte-hezitzailea eta EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko irakaslea.

Gizarte-hezitzaile gisa dudan ikuspegia abiapuntu hartuta, proposamen hau egingo dut bisita esperimental honetarako: magiak eta errituek gure eguneroko bizitzan daukaten edo izan duten zereginari edo lekuari buruz hausnartzea. Horretarako, erakusketako artistek proposatzen dituzten adibide zehatzak erabiliko ditugu, baina baita gertuago ditugun eguneroko adibideak ere. Gaia denon artean aztertuz eta hausnartuz, honako galdera honi erantzuten saiatuko gara: Zer leku daukate magiak, errituek eta irrazionaltasunak gure eguneroko bizitzan?

 

Gonbidatuak

Ainhoa Martín Blázquez

Gizarte hezitzailea