Camila Sposati | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Camila Sposati

Camila Sposati

Camila Sposati Sao Paulon jaio zen. Brasil eta Europa artean bizi eta lan egin du urte askoz. Bere lanek transformazio eta energia prozesuak ikertzen dituzte, ikerketa zientifikoaren eremuan erabiltzen diren metodologiak erabiltzen ditu horretarako maiz. Eskala mikroskopikoan eta globalean ikertu izan ditu prozesuak, laborategietan kristalak nola hazten diren, eta lurrazalean, leku desberdinetan, izan diren efekto geologikoak. Sposatik ondoan ipintzen ditu prozesu historiko eta materialak denbora ofizialari eta bere esanahiei erronka egiteko.

Bere ikerketak garatzeko Amazoniara eta Brasil, Turkmenistan, Uzbekistan, Erresuma Batua, Frantzia, Herbehereak eta Japoniara joan izan da. Bere lana Brasilgo Kultura MInisterioak, Goldsmiths College, Goethe Institute, Mairie de Paris, British Council, University College London, Arts Catalyst, Tokyo Wonder Site, Montehermoso Kulturunea, Banff Centrek sustatu dute. Besteren artean, erakusketa hauetan ikusgai egon dira bere lanak: Pivô Arte e Pesquisa (2019), Part of the project Ecos do Atlântico Sul, of Goethe Institut (2019), BAK - basis voor actuele kunst, Utrecht (2017). in São Paulo. InstitutoTomie Ohtake, São Paulo (2013, 2017), 10th Mercosur Biennale, Porto Alegre (2015), CCBB Banco do Brasil Cultural Center, Rio de Janeiro (2015 ), 3rd Bahia Biennale, Salvador (2014), Eleven Rivington Gallery, New York (2013), HICA Highland Institute of Contemporary Art, Inverness-shire (2012), Montehermoso Cultural Center, Vitoria-Gasteiz et de la Nature, Paris (2012).