- Camila Téllez: News & letters - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Camila Téllez: News & letters

News and Letters, Camilla Téllez

 

(Edificio proiektuko 2. edo 3. solairutik).

 

 Albistegi eta iragarki formatuan inspiratuta, News & letters urrutiko transmisio autobiografiko sorta bat da, non artistak berak espazio fisiko eta afektibo ezberdinetan, Txileren eta Euskal Herriaren arteko bere historia pertsonaleko geletan, Bilbon biziizan den bitartean ezagutu dituen pertsonen mezu eta ahotsetan, migrazioaz eta tematzeaz, integrazioaz eta distantziaz, erakundearekiko (id) harremanez hausnartzen duen. Eta islada aurkitzen du besteen ahotsetan.

Serie hau kanal gisa egituratzen da: TELLEcomunicacioneZ channel, eta 2019an egindako bederatzi bideo labur biltzen ditu, presazkoak, albistegietakoak, iragarkietakoak, musikalekoak.

 Eskertza: Maia Villot, Miren Jaio, Elena Aitzkoa, Claudia Rebeca Lorenzo, Myriam Petralanda, Sergio Téllez, Eszter Katalin.

https://cedificionuevo.wixsite.com/edificio/planta-2-o-3 

 

 

 

 

 

"News & Letters" lana aurkezteko, Camilla Téllez-ek María Salazar Riaño eta Iker Fidalgo izango ditu lagun #TabakaleraEtxean programaren barruan eskainiko duten zuzeneko saioan.

Camila Téllez (Santiago, Cl, 1982). Artista transdiziplinarra. Gaur egun Bilbon bizi eta lan egiten du. Azkenaldiko lan artistikoan, tonu autobiografikoan, performancea ikertzen du, idazketatik, ahotsetik, iruditik eta bizi den espazioetatik, baita entzuleekiko eta publikoarekiko harreman ikusezinak ere, tokietako bitartekotza-proposamenetan.

Proiektu batzuk Edificio. Metodologías para una arquitectura naciente (Histeria Kolektiboa 2016; Bulegoa z/b, Beca Ikertu 2017, Eremuak Bi Dos Two 2018. Bilbao); MIRADOR. Centro de investigación, en Prototipoak 2018 (Az, Alhondiga. Bilbao); Bilbaoarte (2016). ESTUDIOS: Kalostra Eskola, (Donosti. 2015); MPECV, Máster en Práctica Escénica y Cultura Visual, en el MNCARS y UCLM (Madrid. 2013-14); PAStudies #27|Performance Art Studio (Berlin. 2012). Arte bisualetan lizentziatua, Finis Terrae Unibertsitatea (Txile. 2005), non marrazketa esperimentalaren eta artearen teoriaren tailerrean irakasle aritu zen 2004tik 2013ra.

María Salazar Riañok (Logroño, 1983) kultur ekoizle gisa lan egiten du euskal testuinguruan 2006az geroztik. Bere lana gauzak gertatzea da: feminismoetatik programatzea, finantzazioa bilatzea, planifikatzea, ekoiztea, komunikatzea eta laguntzea, betiere sorkuntza askotarikoa, gogoetatsua eta kritikoa bultzatuz inguratzen duenarekin. Gaur egun, ahal duen denbora guztia ematen du talde-dinamikak errazten eta amatasun lesbikoak ikertzen.