Fokuak (FK) - Chamissos Schatten. 4 kapitulua: Kamchatka eta Bering irla - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Chamissos Schatten. 4 kapitulua: Kamchatka eta Bering irla

Chamissos Schatten

Chamissos Schatten (La sombra de Chamisso), Ulrike Ottinger, Alemania, 2016, 714'

Hau bidaia-pelikula bat da. Lehengo bidaia-pelikulen gisako pelikula handia. Europako portu batetik itsasontzi bat abiatu eta noiz eta nola itzuliko zen jakiterik ez zegoen. Ulrike Ottingerrek erreferentzia gisa erromantizismo alemaniarreko Adelbert von Chamisso poeta eta botanikoak 1815ean munduan zehar lau urtez Rurik izeneko ontzi errusiarrean eginiko bidaia zientifikoan idatzi zuen oharren koadernoa dauka oinarri. Eta bere deskribapenetatik, behaketetatik eta oharretatik abiatuz Alaskatik eta iparraldeko kostaldeetatik bere bidaia dokumental partikularra berridazten du. Era honetan, zabaltzen da eta aparteko esperientzia bilakatzen da pelikula hau: Ottingerrek historia, literatura, egunerokoak eta oroitzapen exotikoak hartzen ditu eta bere ohar, begirada eta ahotsarekin nahasten ditu. Emaitza erabateko zine ilustratua da. Zine ilustratuak literatur tradizioa, marrazkiak, testuak, aipuak, idazlanak eta argazkiak askatasun osoarekin konbinatzen ditu, emaitza, urruneko lurraldeak, bizitza posibleak edo inguratzen gaituzten neurrigabetasun eta misterioak iradokitzea da, eta gozamena. Gozamena da bizi dezakezun pelikula batek ematen duena: gutxitan izan da zine areto bat noranahi eramaten zaituen itsasontzi bat. Gainera, bikain filmatua. Abentura literatura deitzen zioten. Bidaia zientifikoak. Humboldtengandik Cook kapitainera. Geografia batetik bestera: Mongolia, Zetaren bidea, Taklamakarreko basamortua... Inoiz lehenago entzun gabeko izenek sortutako pozarena, urrutien dagoenarengatik sentitzen dugun erakarpena, oraindik mapetan izenik ez daukana. Gozamena da bizi dezakezun pelikula batek ematen duena: gutxitan izan da zine areto bat noranahi eramaten zaituen itsasontzi bat. Gainera, bikain filmatua.

Chamissoren itzala izenburua Chamisso poeta alemanaren sorkuntza batetik dator. 1813an idatzitako liburuak Peter Schlemihl izeneko pertsonaia baten historia kontatzen du. Honek deabruari bere itzala saldu zion eta gero mundu osoa zeharkatu zuen bere itzalaren bila. Ottingerrek bere pelikulan literatur erreferentzia honekin jolasten du eta iragana eta oraina (itzala eta gorputza bezala) banandu ezin direla eta beti elkarrekin doazela erakusten du. Antropologia, etnografia eta historia Ottingerren material eta ohar bisualekin kontrastatuz eta solasean arituz.

Hamabi orduko bidaia eta guztia posible den zine bat ulertzeko eta egiteko askatasuna: behaketa, entzumena, narrazioa, noraeza, oroimena eta etorkizuna. Eta azken galdera bat: Bidaia amaitzen al da bidaia amaitzen denean? Ez al da bidaiaren kontakizuna ikusitakoa, entzundakoa edo bizitakoa amaierarik gabeko esperientzia bilakatzeko era bakarra? Ez al da artea hori, hain zuzen ere?

Ottingerren azken pelikula hau, 714 minutuko bidaia bat da. 12 orduko bidaia, lau kapitulutan banatuta:

  • Uztailak 16, larunbata. 20:00: Chamissos Schatten. 1.Kapitulua: Alaska y las islas Aleutian, Alemania, 2016, 193'

  • Uztailak 17, igandea. 19:00: Chamissos Schatten. 2.Kapitulua: Chukotka, Alemania, 2016 192'

  • Uztailak 23, larunbata. 19:00: Chamissos Schatten. 3.Kapitulua: Chukotka y las islas Wrangel, Alemania, 2016, 155'

  • Uztailak 24, igandea. 19:00: Chamissos Schatten. 4.Kapitulua: Kamchatka y la isla de Bering, Alemania, 2016, 174'

Más actividades de Fokua: Ulrike Ottinger:

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.