- Chircales (Marta Rodríguez, Jorge Silva, Kolonbia, 1972, 42') - | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Chircales (Marta Rodríguez, Jorge Silva, Kolonbia, 1972, 42')

VI NAZIOARTEKO ZINE MINTEGIA

Chircales (Marta Rodríguez, Jorge Silva)

Chircales (Marta Rodríguez, Jorge Silva, Kolonbia, 1972, 42')

Chircales Latinoamerikako baldintza sozio-politikoetara egokitutako metodologia baten bilaketa da. 1966an hasi zen filmatzenBogota hiriaren hegoaldean, Tunjuelito izeneko auzo batean. Hazienda handiak zeuden bertan etajabeek lurrak alokatzen zituzten adreiluen artisau-ekoizpenerako. Dokumental honetan, "behaketa parte-hartzailea" aplikatzen dugu metodologia-esparru gisa. Lan metodo horrek zinemagileakomunitateko kide  bihurtzea dakar, onartua izan dadin etadokumentala egiteko aukeratutako familiako kide bilakatzea.

Chircalesen  errealizadoreek 5 urtez partekatu zuen Castañeda familiaren bizitza, adreiluak ekoizten dituen familia bat.5 urte horietan zinema dokumentala indarkeria politikoko baldintzetan egiteko metodologia bat sortu zuten.

60ko eta 70eko hamarkadetanKolonbian ez zegoen zine eskolarik, ez dokumentalak ekoizten zituen ekoiztetxerik ere. Gure esku geneuzkan tresna bakarrak kamera bat eta grabagailu bat ziren. Horiekin lortu genuen poesia, indarkeria eta Castañeda familiaren esplotazioa erakustea.

Florian Wüst, Oier Etxeberria eta Paula Gonzalezen arteko elkarrizketa.