- Chris Kraus eta Martí Manen solasaldian - Chris Kraus, Martí Manen | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Chris Kraus eta Martí Manen solasaldian

Chris Kraus. Pelikulak lehen eta gero

ChrisKraus_GravityandGrace

 

Zinema eta literatura, literatura eta zinema. Zer harreman dute? Nola pentsatzen da “filmean” eta nola pentsatzen da “liburuan”?

Chris Kraus (idazlea eta zinemagilea) eta Martí Manen (Stockholmeko Index Foundation-eko komisario eta zuzendaria) kultura-sorkuntzako uneei eta prozesuan erabakiak hartzeari buruz hitz egiten dute. Chris Krausen lan filmikoak elkarrizketaren abiapuntu gisa balio du, non zalantzazko egoeretara hurbiltzen diren, bai ekoizpenean, bai liburu edo film itxurako item kultural bat jasotzen duten pertsonei produktua aurkeztean edo haiekin harremanetan jartzean.

Programa hau Chris Kraus. Pelikulak lehen eta gero erakusketaren barruan antolatutako jardueretako bat da. 

Buletinera harpidetu!
Tabakalerari lotutako albiste eta berri guztiak jasoko dituzu zure helbide elektronikoan.

Gonbidatuak

Chris Kraus

Artista

Martí Manen

Komisarioa