- Crimson Waves - Jaime de los Ríos | Tabakalera - Donostia / San Sebastián
icono-entradas.png  Sarrerak eta izen-emateak

Crimson Waves

Jaime de los Ríosen instalazioa Kursaaleko fatxadan proiektatuko da

 

Kursaaleko fatxadak Jaime de los Ríosek Medialab Tabakaleraren laborategian sortutako Crimson Waves pieza hartuko du. Lan horrek, Kursaal Jauregia inguratzen duten olatuen mugimendua eta kolorea ditu inspirazio-iturri. Pintura algoritmikoa da, eraikinaren arkitekturarekin bat datozen mugimendu eta koloreak geometrikoki eraikitzen dituena. Oraingo honetan, Jaime de los Ríos artistak Moneoren Kursaaleko azal digitalari eragingo dio eta, are gehiago, natura eta hiria, olatuak eta erreflexuak bateratuko ditu, koreografia hibrido zibernetiko batean biltzeko asmoz.

Instalazioak 35 minutuko iraupena du eta ilunabarretik goizaldeko 01:00ak arte ikusi ahal izango da irailaren 10, 11 eta 12an.

 

 

Crimson Waves instalazioaren doikuntza probak.

Gonbidatuak

Jaime de los Ríos

ARTEK[Lab] Arte eta Zientzia laborategi irekiaren sortzaile

Documentación

Videos

Crimson Waves instalazioaren doikuntza probak

Crimson Waves instalazioaren doikuntza probak