Udako lantegiak 2020 - Cut Out - Mila García | Tabakalera - Donostia / San Sebastián

Cut Out

Paper zatiekin animazioa egiten

 

Lantegi honetan papercut-a, paper zatiak erabiltzen dituen artea, eta cut out animazio teknika lotuko ditugu.

Istorio bat asmatuko dugu eta hau irudi, erritmo eta ikus-narratiba bihurtzen ikasiko dugu. Gure istorioa gertatuko den eszenatokia diseinatuko dugu eta bizitza emango diegun pertsonai artikulatuak sortuko ditugu.

Paperak dituen aukera anitzak deskubritzea da lantegi honen helburua; analogikotik abiatuta, eta animazioaren bitartez, mugimendua sortzeko aukera izango dugu. Irudimena landu eta paper zatiei bizitza emateko lantegia duzu hau.

 

Zer da cut out teknika?

Cut out edo paper, kartulina, oihal edo argazki zatien animazioa, antzinako teknika da, stop motionaren aldaera bat. Pertsonai bat marraztu, bere silueta moztu eta gorputz-adarrak banatzean datza, gero alanbre edo beste materialekin lotu eta artikulazio mugikorrak sortzeko. Bi dimentsioko tankera dute. Teknika honen aurrekaria, adibidez, zinema sortu aurretiko txinatar itzalen antzerkia izan zen.

 

Beharrak:

*Ordenagailua

*Interneterako konexioa -- Wifia

*A3 kartulina berde menta edo urdin argian 

*Materialak: arkatzak, guraizeak, barra kola edo likidoa transparentea, borragoma, kuterra edo bisturia, margoak, errotulagailuak… -- etxetik dituzun materialak erabili

Gonbidatuak

Mila García

Artista